domingo, 17 de julio de 2011

Guk txanpinoi bikaina esaten diegun ale hauek eta antzeko beste espezie batzuen zaporea oso gustokoa du argia iluntzent. Lastima da azpi gaztea iluntzen denean  kutsu pixkabat ematen diotela mamiari, orduan ere txarrak ez diren arren, zeharo belztuta ez badaude behintzat.Direlako espezieak Agaricus arvensisen inguruan dabiltza.

jueves, 14 de julio de 2011

Badira hainbat gertaera garrantzi gehiegi eduki gabe,hartzen duten itxuraren arabera neurriz kanpo tristetzen nautenak. batzuetan poztu ere bai, baina gauza onak eta txarrak daudela erabaki nuenetik, edo behar bada lehenago, poza maite dut eta tristura gorroto. Hala ere, Bi aurpegiak ikus litezke argazki honen baitan: Lanean hasi, aspertu eta etsitzearena ala gogor saiatu eta uzta oparo bat itxarotearena. Gogoa hain da gauza aurre- ikusgaitza...  Orain modu hobexeagoan dagoen arren, nekazarien ohiko era ezkorrean, ez naiz gustora geldituko.

miércoles, 13 de julio de 2011

nahasmena

Atzo javascript pixkabat ikasi nahian ahaleginak egin nituelako, ohera berandu joan nintzen eta orain grogi nago.
Atzo ikasitako ia guztia ahaztu zaidala frogatu ondoren,iruditzen zait lehen hasitako kontuei heltzeea hobe dudala.
Baina ez dakit nondik hasi. Gauza bakoitzean jende asko dagoela ni baino hobea konturatuta, nire ezintasunak agerian uztiz zerbait itxurazkoa atera daitekeela gogoratu zait.Eskertzen diet bloggerri eta googleri ezintasunak ditugun pertsonok horiek azaltzeko aukera ematea,nahiz eta jakin ezin zenbat jenderengana irits gaitezkeen.
Gaitzak eragin okerra izan du gure adimenean, eta lasai eta pozik egingo genituzkeen gauzen aurrean ahhalge utzi gaitu, (adibidez,javascript ikasi), eta era berean, ez daukat indar asko ezintasuna daukagula eta mundu zital, gero eta zitalago honetan,nekeza dela gu bezalakook zoriontasuna lortzea, baina gutxienez jendeak jakin behar luke mundu honetan indar mediatikoek azaltzen dituzten bezala ez direla gauzak nahaste bipolarra eta eskizofreniaren moduko gaitzetan.