lunes, 29 de agosto de 2011

aspertu

Patetikoa da gaur gure etxeko egoera. Nork bere lapikoari su ematea izaten omen da normala,

domingo, 14 de agosto de 2011

zerbait egitearren, idatzi egiten dut, baina horren bitartez ere, nire barruko amorru guztia azaldu nahi dut gertatu zitzaidanagatik.Orduan gertatutakoa bakarrik izan balitz, hutsa.izan ere, orduan gertatu zena gurpilaren lehen ibilaldia izan zen.Negar ere egiten dut, batzutan, inotk ez dakielako zergatik gertatu zaidan eta zergatik moteltzen nauen. Gogorra izan zen errealitatearekin kontaktua galdu izana, baina berarekin topatzea zoritxar handiagoa izan daiteke.Gaitz honek bi joera dituen arren, inoiz ez gaude ongi, Gauza asko esan litezke gure burua kontsolatzeko, nahiz eta honetan ere, erori zara eta hor konpon.e saten diguten gehienek zuzenean ez bada ere. Buruko gaiso denok sentitu izan dugu inoiz gure buruaz beste egiteko gogoa, eta hemen gaudenak ez gara ausartagoak joan direnak baino. Beraz, konturatu ze kalte egiten duen, eta jende multzo honi kritka guztiak egin ordez krimen guztiengatik, eskatuko nieke kazetariei ondo informatu daitezela ete arazoei beste irtenbide bat ematen saia daitezela, gizartea konfunditu gabe.