jueves, 14 de julio de 2011

Badira hainbat gertaera garrantzi gehiegi eduki gabe,hartzen duten itxuraren arabera neurriz kanpo tristetzen nautenak. batzuetan poztu ere bai, baina gauza onak eta txarrak daudela erabaki nuenetik, edo behar bada lehenago, poza maite dut eta tristura gorroto. Hala ere, Bi aurpegiak ikus litezke argazki honen baitan: Lanean hasi, aspertu eta etsitzearena ala gogor saiatu eta uzta oparo bat itxarotearena. Gogoa hain da gauza aurre- ikusgaitza...  Orain modu hobexeagoan dagoen arren, nekazarien ohiko era ezkorrean, ez naiz gustora geldituko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario