Atzo javascript pixkabat ikasi nahian ahaleginak egin nituelako, ohera berandu joan nintzen eta orain grogi nago.
Atzo ikasitako ia guztia ahaztu zaidala frogatu ondoren,iruditzen zait lehen hasitako kontuei heltzeea hobe dudala.
Baina ez dakit nondik hasi. Gauza bakoitzean jende asko dagoela ni baino hobea konturatuta, nire ezintasunak agerian uztiz zerbait itxurazkoa atera daitekeela gogoratu zait.Eskertzen diet bloggerri eta googleri ezintasunak ditugun pertsonok horiek azaltzeko aukera ematea,nahiz eta jakin ezin zenbat jenderengana irits gaitezkeen.
Gaitzak eragin okerra izan du gure adimenean, eta lasai eta pozik egingo genituzkeen gauzen aurrean ahhalge utzi gaitu, (adibidez,javascript ikasi), eta era berean, ez daukat indar asko ezintasuna daukagula eta mundu zital, gero eta zitalago honetan,nekeza dela gu bezalakook zoriontasuna lortzea, baina gutxienez jendeak jakin behar luke mundu honetan indar mediatikoek azaltzen dituzten bezala ez direla gauzak nahaste bipolarra eta eskizofreniaren moduko gaitzetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario