viernes, 16 de diciembre de 2011

neuronak alfer



Bai,nire neuronak alfer sentitzen ditut, motorra martxan jartzen galeraziko balidate bezala.Eta gaitz honek izen bat badu, pentsatzen dut nahaste bitpolarra duten beste batzuek ere izango dituztela antzeko sentipenak.Asko aipatzen da, gaitz honen bipolaritatean polo maniakoak dituen arriskuak eta jartzen dituen trabak, baina horren aitzakian egoera triste batean gaudenean, hori uzten da ontzat. Gehiago saiatu beharrean daude eta baikortasuna zabaltzen ahalegindu, bestela,egiten ez dakigunari egiten dakiguna gaineratuko zaio, aukerarik ez baitigute utziko orain egiten dakiguna egiteko ere, eta hor ibiliko gara, itsaso zakarrean itsasontzia ibiltzen den erara, uhinen eta korrontearen komenentzira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario